Erabilerako baldintzak

Erabilerarako baldintza hauek Komunikazio Irekiko Gidarako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, baita Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak, erabiltzaileek edo edozein hirugarrenek erabiltzaileen esku utzitako edukiak eta zerbitzuak ere.

LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA

Komunikazio Irekiko Gida herritarren zerbitzura dagoen tresna da, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, pertsona eta kargudunekin harremanetan jarri ahal izateko datu publikoak eskuratzea eta argitaratzea ahalbidetzen duena; baita ere, Euskadiko beste entitate sozioekonomiko batzuen karguak, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak sortu du.

BIGARRENA: BALDINTZAK

Komunikazio Irekiko Gidaren erabilera baldintza jakin batzuekin lotuta egongo da. Baldintza horiek aldian-aldian eguneratu daitezke, baina aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak erabilera baldintzetan edo pribatutasun politikan egiten diren aldaketen berri emango du. Erabiltzaileak baldintzei uko egitea erabakitzen badu, uko egin beharko dio Komunikazio Irekiko Gidan sartzeari, bertan erregistratzeari eta edukiak edota zerbitzuak erabiltzeari.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak Komunikazio Irekiko Gidako zerbitzuak edota edukiak alde bakar batez eta askotariko irizpideen arabera hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.

Ataria modu egokian erabiltzeko betebeharra: Erabiltzaileak ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, eta, halaber, legearen, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa (adierazgarri huts gisa, zehatza izan gabe): arduradunaren, bere hornitzaileen edota hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, sarean aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edota bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzea edo zabaltzea, honako hauek barne hartuta: ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; lehia desleiala eragiten duten ekintzak eta legez kanpoko publizitate ekintzak egitea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun edota gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean salbuetsita egongo da.

Erabiltzailea da Komunikazio Irekiko Gidaren bidez edonoren esku jartzen dituen eduki edo datuen arduradun bakarra, nahiz eta Gidak argitaratzekoa den informazioa onartzeko sistema bat duen, ezarritako helburuak bete ditzan. Horrez gain, erabiltzaileak argitaratutako datuak erraz zuzentzeko sistemak ere baditu.

Erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiltzea eta gordetzea. Erabiltzaileak pasahitza eta erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, bai eta biak sekretupean gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu edota galera guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egiten duten erabilera txarraren kalte, gastu edota galera guztiak.

Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak erabaki ahal izango du, bere kabuz, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei edozein momentutan eta aurretik abisatu gabe ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea edota blokeatzea. Horri lotuta, haien kontua eta kontuarekin lotutako informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo hala badagokio, artxibo horietara edo Komunikazio Irekiko Gidara sartzeko bidea itxi. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak ez du inongo erantzukizunik hartuko Komunikazio Irekiko Gidara sartzea ezeztatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako zuzendaritzak badu eskumena erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osoki edo partzialki mugatzeko, bai eta informazio mota jakin batzuk ezeztatzeko, bertan behera uzteko, blokeatzeko edo ezabatzeko ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, bildutako edota zabaldutako jarduera eta informazioa ez-zilegia dela edo hirugarren baten ondasun edo eskubideei kalte egiten diela modu frogagarrian baldin badaki.

Komunikazioak eta jakinarazpenak.Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, erabiltzaileak emandako helbide elektronikora posta elektronikoz bidali badira. Erabiltzaileak espresuki aitortu du datu horiek berak emandakoak eta guztiz benetakok direla.

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Komunikazio Irekiko Gidaren bidez eskaintzen diren edukiak eta informazioa jabetza intelektualaren eskubideen mende dagoen kasuetan, eskubide horien titulartasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari badagokio, orri nagusian agertzen den Creative Commons lizentziaren mende egongo dira. Edukiren batek jabetza intelektualaren eskubideekin lotutako espezifikotasunen bat baldin badu, modu garbian eta espresuki informatuko da aplikatu beharreko lizentziaz, edo hala badagokio, eskubide guztien erreserbaz. Halaber, erabiltzaileak Komunikazio Irekiko Gida arautzen duen lizentziari helduko dio bere informazioa edo edukia argitaratzeko.

Balizko jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, haiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak edo beren legezko jabeenak dira, eta haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratuko dira.

Webgune honek jasotzen duen informazioak erabilerarako baldintza hauetan ezarritakoari kalte egiten badio zein EAEko Administrazioaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak eragiten baditu, administrazio horrek legez dagozkion ekintzak abiatuko ditu, eta, hala badagokio, erantzukizun eratorriak sortuko dira.

LAUGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK

Komunikaziorako zuzendaritzak erabiltzaileei jakinarazten die Komunikazio Irekiko Gidak Google Analytics erabiltzen duela, Delawareko Google, Inc. konpainiak emandako web-orrien analisi-zerbitzua, alegia. Konpainiaren bulego nagusia helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookieak” erabiltzen ditu. Zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak dira eta Komunikazio Irekiko Gidari laguntzen die erabiltzaileek atari horren zer erabilera egiten duten aztertzeko. Cookieak web-gunean egiten duzun erabilerari buruz sortzen duten informazioa (baita IP helbidea ere), zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori zuk gure Komunikazio Irekiko Gida web-guneari zer erabilera ematen diozun jakiteko, gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez. Googlek informazio hori hirugarrenei helarazi ahal izango die legediak hala eskatzen badu, edo hirugarrenek informazioa prozesatzen badute Googleren kontura. Erabiltzaileak bere adostasun eza erakutsi dezake datuen edo informazioaren tratamendurako. Horretarako, bere nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko du cookien erabilera ez onartzeko. Komunikazio Irekiko Gida erabiltzerakoan, adostasuna ematen duzu Googlek zuri buruz duen informazioa erabiltzea, goian aurreikusitako moduan eta zehaztutako helburuetarako.

Atariak estekak eskain ditzake bere kontrolpean ez dauden kanpo-orrialdeekin; horiei dagokienez, Komunikazio zuzendaritzak ez du inolako erantzukizun hartzen, eta, beraz, web atari honen erabiltzaileak esteka horien erabilera baldintza espezifikoen arabera jokatu beharko du.

BOSGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA

Komunikaziorako zuzendaritzak bermatu egiten du datu pertsonalen babeserako araudia beteko dela eta, horretarako, pribatutasun-politika prestatu du. Baimena eskatuko zaizu zure datu pertsonalen tratamendurako eta jakinarazi egingo zaizu zer helburutarako eta zer datu-mota biltzen den, baita zer eskubide duzun eta Komunikazio zuzendaritzarekin eta Datu pertsonalen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko informazioa ere.

Halaber, erantzukizun proaktiboa, diseinuaren pribatutasuna eta Datu Pertsonalen Babeserako Erregelamendu Orokorrean bildutako gainerako printzipioak kontuan hartuta eta lehenetsita, Komunikazio Irekiko Gida atariak behar bezalako neurri tekniko eta antolakuntzakoak aplikatu ditu segurtasun-maila egokia bermatzeko. Nolanahi ere, erabiltzailea jabetu behar da interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Logo gv