Komunikazio Irekiaren Gidaren atariaren pribatutasun-politika

Arduraduna

Komunikazio Zuzendaritza – Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza (aurrerantzean, Komunikazio Gida). Helbidea: Nafarroa kalea, 2, 01007 Gasteiz. Helbide elektronikoa: prensa4@euskadi.eus

Helbide elektroniko honen bidez, harremanetan jar zaitezke datuak babesteko gure ordezkariarekin.

Nola eman alta Komunikazio Gidan?

Komunikazio Irekiaren Gida herritarren zerbitzura dagoen tresna bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen, entitateen, haiek osatzen duten pertsonen eta kargudunen eduki publikoko datuak eskuratzeko eta argitaratzeko, baita ere, Euskadiko beste entitate sozioekonomiko batzuen karguak. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikazio Zuzendaritzak taxutu eta sortu du.

Nahi duenak eskatu ahalko du bere datuak sartzeko Komunikazio Irekiaren Gidan. Onarpena lortze aldera, erabiltzaileak baliozkotzeko prozedura bat ezarri da, bi urratsetan egitekoa. Horretarako, eskatzaileari mezu bat bidaltzen zaio berak emandako posta elektronikora, non esteka bat agertzen da, eta bertan sakatu behar du, baliozkotzea egina geratzeko. Behin eskatzailearen email-a balioztatu dela egiaztatu ondoren, Komunikazio Irekiaren Gidako arduradunek berrikusiko dute ea bete beharreko baldintzak bete diren aurreko paragrafoan definitutako argitaratze-irizpideari jarraikiz, eta, azkenik, horren arabera, onartu edo ukatuko dute pertsona horren datuak Komunikazio Irekiaren Gidan argitaratzea.

Zer datu pertsonal tratatzen ditu Komunikazio Gidak?

Hauek dira zuk emandako baimenarekin Komunikazio Gidak eskuratzen dituen datu pertsonalak:

  • Helbide elektronikoa
  • Izen-abizenak
  • Kargua
  • Ordezkatzen duzun erakunde edo entitateko kontaktu-datuak.

Zein legitimazio dago zure datu pertsonalak tratatzeko

Komunikazio Gidan interesdunen datu pertsonalak haien baimenarekin sartuko dira. Orobat, gardentasuna eta interes publikoa bermatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan ordezkaritza publikoa duten kargudun publikoen datuak sartu ahalko dira.

Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Komunikazio Gidak bere helburua betetze aldera tratatuko ditu zure datu pertsonalak, hau da: online argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko entitateetan, erakundeen, haiek osatzen duten pertsonen eta kargudunen kontaktu-datuak, baita ere, Euskadiko beste entitate sozioekonomiko batzuen karguak.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordetzeko epeak: honela gordeko ditu Komunikazio Zuzendaritzak Komunikazio Gidaren datuak:

  • Titularrak bere datuak Komunikazio Gidan argitaratzeko onartzen duen denbora-tartea bitartez, eta onarpen hori kentzen ez duen bitartean.
  • Onarpen hori izanda ere, behin titularrak ez duenean betetzen kargurik Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde edo entitateetan.

Baimenari uko egiteko aukera: erregistratutako pertsonek eskubidea dute emandako baimenari edozein unetan uko egiteko. Hala ere, horrek ez du esan nahiko aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamendua legezkoa ez denik.

Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?

Komunikazio Zuzendaritzak ez du datu-lagapenik egingo komunikazio gida bera irekian zabaltzetik haratago, eta betiere Komunikazio Irekiaren Gidan indarrean dagoen jabetza intelektualaren lizentziaren arabera jardungo du. Aldi berean, aipatu gida OpenData Euskadi atarian dago eskuragarri, sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzko arauen arabera.

Ez da aurreikusten datuak nazioartera transferitzerik.

Zer eskubide dituzte herritarrek? Nola gauza ditzakete?

Erabiltzaileek honela gauzatu ditzakete arlo honetan dituzten eskubideak: Komunikazio Gidaren atariak berak bertan erregistratzen direnei eskaintzen dien sistemaren bidez; edo, bestela, Komunikazio Zuzendaritzaren posta-helbidera edo lege-ohar honen goiburuan adierazitako edozein helbide elektronikotara idatzita. Azken kasu horietan, nortasun agiriaren edo nortasuna egiaztatzeko antzeko beste agiri baten fotokopia erantsi behar da, eskubide hauek gauzatu nahi direla eskatzeko:

  • Norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: zure datuak tratatzen ari den galde diezaiokezu Komunikazio Gidari.
  • Eskubidea duzu datuak ezabatzeko eta zuzentzeko (akatsik badute).
  • Eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditu datuak soilik Komunikazio Gidak.
  • Eskubidea duzu ez baimentzeko zure datuen tratamendua: Komunikazio Gidak ez du jarraituko zure datuak tratatzen, zuk hala eskatuz gero, salbu eta tratatzen jarraitu behar badira arrazoi legitimo premiazkoengatik edo erreklamazioak egitegatik edo defendatzeagatik.
  • Eskubidea duzu zure datuak eramateko.

Orobat, Komunikazio Gidak sistema bat ezarri du bere profilean, zure eskubideok baliatzen laguntzeko.

Aipatutako eskubideei buruzko ereduak, inprimakiak eta informazio gehiago:Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren orrialde ofiziala

Nola erreklamatu Kontrol-agintaritzaren aurrean: norbaitek uste badu Komunikazio Gida ez dela ari behar bezala tratatzen hari utzitako datuak, hau da, arazoren bat dagoela horri dagokionez, Komunikazio Zuzendaritzan aurkez ditzake erreklamazioak, edo Eusko Jaurlaritzaren datuak babesteko ordezkariari edo, zuzenean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan..

Logo gv